Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuaren, Mari Sol Garmendiaren erantzuna jaso duela jakinarazi du A3 Orain! taldeak. «Plenoan onartu zen mozioan esaten zen lan taldea osatu genuen apirilaren 7an udaleko talde politikoek eta A3 Orain! taldeak. Bertan, idatzi bat adostu genuen, Mari Sol Garmendiari zuzendua. Azkenean, erantzuna jaso dugu».
Hain zuzen, maiatzaren 9an, eguerdiko 12:30etan Donostiako Julio Caro Baroja plazako bulegoan elkartuko dira lan taldea eta diputatua.
Bilera hori prestatzeko,
beste bi bilera
Foru Aldundira joan aurretik, beste bi bilera deitu dira, Aldundikoa prestatzeko.
Batetik, «Udalarekin osatutako Lan Taldeak» bilera egingo du astelehenean, goizeko 09:30etan, «Mari Sol Garmendiarekin egin beharreko bilera prestatzeko asmoarekin».
Era berean, A3 Orain! taldearen bilera ere egingo da asteazkenean, 19:00etan kultur etxean. «Esan beharrik ez dago garrantzia haundiko bilera dela, irekia dela eta guztion presentzia ezinbestekoa dela».
«Balorazio positiboa»
Pozik agertu da A3 Orain! taldea. «Gauzak azkarrago joatea gustatuko litzaiguke. Dena den, gure akuilu lana egiten jarraituko dugu, helburua bete bitartean».