Sukaldaritza, tailerrak, irteerak eta gehiago, maiatzean

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 30a, 02:00

Maiatzeko egitaraua prest dauka Gaztelekuak. Ohi bezala, astelehenetan itxita egongo da, eta asteartetik igandera, 17:00etatik 20:00etara hainbat ekintza izango dira.
Gaur bertan, pelikula jarriko dute. Bihar, ordea, Lan­gileen Nazioarteko Eguna dela eta, itxita egongo da. As­tear­tean irekiko da berriro, ohiko ordutegian.

Tailerrak, kirola eta irteerak
Asteartetik ostiralera, normalean, Lagunki tartea izaten da, 17:00etatik 20:00etara. Dato­rren ostiralean, hilak 6, ordea, ogiaren masa prestatuko dute. Izan ere, hurrengo egunean, ogia egiten ikasteko aukera izango da. Igandean, berriz, pul­tserak egingo dituzte, kalean.
Hurrengo asteburuan, be­rriz, San Pedro eta San Juan ar­tean txalupan ibiltzeko au­kera izango da larunbat goizean, eta giza jolasa egingo da igandean.
Hilaren 21 eta 22an, berriz, gurpilekin pufak egin eta Arrobitxuloko plazan beisbolean aritzeko aukera izango da, eta hilaren 28 eta 29an, gurpilekin pufak egitekoa, berriro, eta mugikorren kargadoreak kustomizatzekoa.

GAZTELEKUA
Maiatzak 6: Ogiaren masa prestatu.
Maiatzak 7: Ogia egiten ikasi.
Maiatzak 8: Pultserak kalean.
Maiatzak 14: San Pedro eta San Juan artean txalupaz goiz pasa.
Maiatzak 15: Giza jolasa lerroa osatzen.
Maiatzak 21: Gurpilekin pufak.
Maiatzak 22: Beisbol Arrobitxulon.
Maitzak 28: Gurpilekin pufak.
Maiatzak 29: Mugikorren kargadorea kustomizatu.
 Gaztelekua itxita egongo da, ohi bezala, astelehenetan, eta maiatzaren 1ean. Gai­nontzeko egunetan, irekita, 17:00-20:00.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!