Alebin eta infantilen mailako sari nagusia gaur, Astigarragako kaleetan barrena

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 30a, 02:00

Urteko zortzigarren lasterketa jokatuko dute alebin eta infantil mailako txirrindulariek, gaur arratsaldean: Asti­garragako II. Txirrindagan lasterketa, hain zuzen.
Arratsaldeko 16:30etan ha­si­ko da norgehiagoka, eta le­hen­go urteko ibilbide bera erre­pikatu beharko dute parte­har­tzaileek: Pelotari kaletik ate­ra, Kale Nagusitik Galtzaur Ka­lera joan, hau igo eta Do­nostia ibilbidera jaitsi, eta be­rriro, Pelotari Kalera bueltatu.

Ibilbide bakarra, baina bi maila
Ibilbideak 1200 metroko luzera izango du, eta bai alebinek eta baita infantilek ere, ibilbide bera egin beharko dute.
Hala ere, lasterketa ez da berdina izango denentzako: alebinek 4 itzuli egin beharko dituzte, eta infantilek, 12.
Maila bakoitzean, helmugaratzen diren aurreneko hiru txirrindulariek irabaziko dute trofeoa. Baina gainontzeko partehartzaileak ez dira esku hutsik joango etxera. Izan ere, kamisetak zozketatuko dira haien artean.  

Aurtengoa Donosti Berrik antolatu du, erreleboa Mundarrori bueltatzeko asmoz.

Astigarragako hiru txirrindulari, lasterketan
Lehengo urtean, Txirrindagan lasterketako aurreneko edizioan, bi izan ziren bertan parte hartu zuten astigartarrak: Jaime Romero eta Telmo Semperena infantilak. Azken hau, ordea, kadete mailan dabil aurten, eta, beraz, gaur beste lasterketa bat jokatuko du. 
Hala ere, izango dira astigartar gehiago, gaurko Txi­rrindagan Sarian; alebin mailako Aketza Bolado eta Tasio Semperena, hain zuzen.

«Astigarragako ume gehiago erakarri nahi ditugu txirrindularitzara»
Txirrindagan Sariko aurtengo edizioa Donosti Berri txirrindulari eskolak antolatu du. «Mundarroko txirrindulari taldeak jendea lortzeko arazoak izan ditu, eta lasterketa ez egitea pena denez, erreleboa hartu diegu, datorren urtean berriro beraiek antolatzeko aukera izango duten esperan­tzarekin», azaldu dute.
Izan ere, helburu garbia dute antolatzaileek: «Donos­tial­dean txirrindularitza bul­tzatu nahi dugunez, ezin genuen lasterketa bertan behera utzi. Astigarragako ume gehiago erakarri nahi ditugu txirrindularitzara». 

 

Beste lau lasterketa, asteburuan

Semperenatarrak, Otermin eta Romero podiumera igotzen saiatuko dira berriro, Artajona, Amurrio eta Bergaran.

Pasa den asteburuan lan bi­kai­na egin zuten Donosti Be­rri­ko txirrindulari astigartarrek, eta asteburu honetan ere, lanerako prest dira.

Lau lasterketa eta bi podium
Tomas Otermin eta Telmo Semperena kadeteek 6 eta 12garren egin zuten Deba Sarian, eta taldekako sailkapenean bigarren egin zuten.
Jaime Romero infantila ere podiumera iritsi zen, 3ga­rren postuan, Usurbil Sarian. Lasterketa horretan bertan, lan ederra egin zuten Tasio Semperena eta Aketza Bolado alebinek ere.
Burunda Torneoan, berriz, Telmo Semperena eta Tomas Otermin kadeteak aritu ziren.
Azkenik, Gipuzkoa Klasi­kan, selekzionatzaileen be­gi­ra­dapean, sorpresa emateko asmoz ekin zion Urko Sem­pe­rena juniorrak. Aurreneko tarteka helmugan hirugarren egin zuen, baina azkenean, eroriko baten erruz, erretiratu egin behar izan zuen. 

4 lasterketa, asteburuan
Astigarragan ariko dira gaur alebin eta infantilak, Txi­rrindagan Sarian. Kadete eta juniorrek, berriz, Artajona eta Amurrioko txapelketetan hartuko dute parte, hurrenez hurren. Azkenik, bihar, Labe­ga­raietako Saria jokatuko dute juniorrek, Bergaran. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!