Udaleko Euskara Sailak antolatuta, jolas tailerra emango da maiatzean, lau saiotan, bi eta zortzi urteko umeen gurasoei zuzenduta.
Izenematea irekita dago; Herri Eskolan bertan apuntatu behar da.
Saioak eguerdietan emango dira, eta helburua da jolasak ezagutu eta euskera lantzea.
Lau saio, eguerdietan
Guztira, lau saio antolatu dira, eguerdietan, eta eskolan bertan emango dira.
Saioak, maiatzaren 10, 17 eta 12 eta 19an izango dira, eguerdiko 14:30etan.
Helburua da umeekin jostatzen ikasteko jolasak ezagutu eta praktikatzea. Gainera, jolas horiek euskeraz izango dira, guraso eta seme-alaben arteko harremanean hizkuntza ere sustatzeko.