Afaria+zinea ekimena jarri zuen martxan Berriak elkarteak aurreko ostiralean, eta gaur ere bonoaz gozatzeko aukera berria dute herritarrek.
Afaria Hernanin bertan eta zinea, 9,5 euroren truke
Berriak elkarteak, Hernaniko bost tabernekin elkarlanean, Afaria+zinea bonoa sortu du. 9,5 euroren truke, bonoak bost taberna horietako batean afaltzeko, eta ondoren, Biteriko zine saioan dagoen pelikula ikusteko aukera ematen du, ostiraletan. Bost tabernak honako hauek dira: Aralar, Tripontzi, Goiz Argi, Kixkal eta Joxe Mari. Eskaintza berezi honetarako, taberna bakoitzak bere menu propioa sortu du.
Aste honetan, ‘Kiki’ pelikula
Bapo afaldu ondoren, Biteriko zinean ematen duten pelikula ikusteko aukera ematen du bonoak, ostiraleko 22:30etako saioan. Aste honetan, Kiki, el amor se hace pelikula emango dute.
Gaurko saioaz gain, pelikula bera errepikatuko dute: bihar 19:30etan eta 22:30etan, etzi 19:30etan, eta astelehenean, ikuslearen egunean, 16:30etan.