Bi errealitate, Langileen Egunaren bueltan

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 30a, 02:00

Langileen Nazioarteko Eguna da bihar, maiatzaren 1a. Modu askotara biziko dute hernaniarrek biharko eguna, askotarikoa baita, bizi duten errealitatea. Kronikak bi bizipen gerturatu nahi izan ditu, gaurko bi elkarrizketekin. Batetik, Txomin Vinagre Barrigarena. Zikuñagako papeleran egiten du lana Vinagrek, azken hogei urteetan. Enpresa haundi batek ematen duen segurtasuna eta egonkortasuna aipatu dizkigu elkarrizketan; bertan ikusten du bere burua, erretiroa hartu arte. Vinagrek lan hitzarmenaz eta langileen borrokaz ere, hitz egin du gaurko elkarrizketan; izan ere, Langileen Batzordeko presidentea da bera. Bestetik, Arrate Huegun Mutiloaren errealitatea dugu. Goi mailako ikasketak ditu Arra­tek: Kimika Aplikatuan eta Material Poli­merikoetan doktorea da Huegun, besteak beste. Bataz bestekoak baino ikasketa hobeak izanda ere, zailtasunak ditu Huegunek lan munduan sar­tzeko. Etorkizuna Euskal Herrian nahiko lukeela aitortu digu, baina atzerrira joatea ere pasa izan zaio burutik. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!