hernaniko palistek lau hitzordu garrantzitsu dituzte asteburuan. Urteko txapelketa garrantzitsuenetako da GRAVNI, eta gaur jokatuko dira palako finalak. Ezker Horman eta trinketean, hiru hernaniarrek lortu dute pasea. Batetik, Maider Huizik, A.M.rekin jokatuko du, Bizkaiaren kontra. Iruñako Oberenan jokatuko da finala, 17:00etan. Endika Ramosek berriz, Aginagako Esnaola izango du bikote, Nafarroaren kontra. Iruñako Lopezen jokatuko da finala, bihar 10:00etan. Eta bestetik, trinketean, Amaia Araiztegik Leirerekin jokatuko du, Iparralderen kontra. Gaur izango da, 10:00etan hasita.
Hernaniarren laugarren finala Udaberri Txapelketakoa izango da. Maddi eta Amaiak lortu dute pasea, eta Intxurreren kontra neurtuko dituzte indarrak: Alegian, bihar, 12:00etan hasita.