Hernani BHIko 2garren DBHko ikasleak ikasturte bukaerako ikasbidairako prestatzen ari dira, eta horretarako dirua lortzeko errifak saldu dituzte. Lau sari banatu dira; horietako baten irabazlea agertu da, baina beste hiru sari airean geratu dira. Hauek dira errifaldi bakoitzeko irabazleak: otsailak 19 (Suharri jatetxean otordua), 424 zenbakidunarentzat; otsailak 26 (Errioguardan otordua), 565arentzat; eta emanaldian egin zen zozketa, Irrigoeneako bonoa, 232 zenbakidunarentzat.