Udaberri txapelketako hainbat partidu jokatuko dituzte gaur pelotari hernaniarrek. Hernanin izango dira horietako batzuk, gaueko 21:00etan: nagusien mailan, Oier Apezetxea/Orio (1); eta jubeniletan, Xabat Pagola/Azkoitia (2), eta Alain Agirre/Añorga (3). Beste batzuk, Herreran 19:00etan: alebinetan, Euskal Giroa/Muguerza-Egaña (1); eta infantiletan, Euskal Giroa/Apaolaza-Lasa (2). Beste hiru partiduak izango dira: Getarian 18:15etan, alebin mailakoa, Zumaia/Arluziaga-Artola (1); Zizurkilen 18:30etan, Ziotza/Martinez-Perurena (3); eta azkenik, Lizartzan jokatuko dute Tolosa/Garikoitz Arizmendi kadeteek arratsaldeko 18:30etatik aurrera (4).