Udalak jakinarazi du, berritu egin duela Bestizan eta Florida arteko ingurunearen argiteria, Hernani Erabaki 2016 partehartze prozesuan erabaki bezala.
Egoeraren azterketa, hasi baino lehen
Udalak azaldu duenez, obra zibila hasi baino lehen, «Zerbitzuen Departamentuak azterketa luminikoak egin zituen, material egokiena erabakitzeko; besteak beste, kostua, errendimendua eta estetika aintzat hartu ziren».
Obra zibila egin behar izan da; izan ere, argi puntuen kokapena aldatu behar izan dute, eta horregatik, arketa berriak, kanalizazio eta oinarri berriak bideratu dira.
«%35 aurreztu da»
Instalazio berriari esker «argiteria nabarmen hobetu da eta energia elektrikoan %35 aurreztu da», Udalak esandakoaren arabera. Horrez gain, «gune seguruagoa ere bada orain, LED teknologia erabiltzearen ondorioz, argiztapen laranjaren ordez, argi zuria ikusten baita», azaldu dute