Egitarau zabala bihar, elkartasuna adierazteko

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 29a, 02:00

Festa giroan, preso eta iheslariei elkartasuna adieraziko diete bihar Herna­nin. Goizeko 10:00etan hasiko da Elkarta­sun Eguna, herri krosarekin; ondoren, herrien arteko desa­fiyua egingo dute Kale Nagu­sian gora; eta bapo jango dute babarrun platera, bazkalorduan. Eguna bukatzeko, ber­tsolariek, dantzariek... he­rria girotzen jarraituko dute arra­tsaldez, eta 19:00etako mani­festazioak itxiko du egu­na, Preso eta iheslariak etxera! aldarrikatuz.

Bazkaltzeko txartelak, tabernetan
Eguneko bi ekintzatan, izena ematea beharrezkoa izango da: herri krosan eta babarrun jatean. Herri krosan apunta­tzeko, mahaia bihar goizean jarriko dute Plazan, irteera baino lehen. Bazkaltzeko tiketak, aldiz, Garin, Aker eta Txi­lin salgai daude jada, 15 euroan. Langabetuek eta umeek, gutxiago ordainduko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!