Musika eta festa Goiz Eguzkin, bihartik

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 29a, 02:00

Urtero egiten duen bezala, festa haundia prestatu du Goiz Eguzkik, asteburu honetan, maia­tzaren 1a ospatzeko.

Abesbatzen emanaldia, bihar
Bihar bertan hasiko da festa, Goiz Eguzki eta Hondarribiako Kasino Zaharra abesbatzen ema­naldiarekin. Arratsaldeko 19:30etan hasita, abesbatza ba­koitzak emanaldi honetarako bere­ziki prestatuko zazpi abes­­­ti eskainiko ditu.

Etzi, ekintza gehiago
Maiatzaren 1a izanik, etzi izango da egun potoloena. Goizeko 11:00etan hasiko dute eguna bazkideek, udaberriko txapelketetako sari bana­keta­rekin. Ondoren, 12:00etan, hil­dakoen omenez meza izan­go da San Joan Bataiatzailean. Eta bukatzeko, luntxa Goiz Eguzkin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!