Siriako errefuxiatuak hizpide, gaztetxean

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 29a, 02:00

Siriako gatazkaren sorrera eta errefuxiatuaren arazoak izenburupean, hitzaldia antolatu du Amher-SOS Arraza­keriak elkarteak gaurko. Arratsaldeko 19:00etan izango da, Kontrakantxa gaztetxean, eta SOS Arrazakeriakeko Agus­­tin Unzurrunzaga izango da hizlaria.

Siriako gatazka ezagutaraztea, helburu
Antolatzaileek azaldu dute, gaurko hitzaldian Siriako gatazkaren arrazoiak eta eboluzioa ezagutaraztea izango duela helburu hizlariak, baita siriarren exodoaren arrazoiak ezagutu eta ulertaraztea ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!