Azken bultzadak, inoiz baino gogorragoa behar du

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 28a, 02:00

Jokalariak gogor lanean, eta zaleak matematikak egiten. Horrela ariko dira seguruenik, egun hauetan, errug­bi taldean. Baina kalkulurik errazena, par­tidua irabaztea du Her­na­nik, eta erasoko bonusa lortzea. Ho­rrela, Ohorezko Mailan egongo lirateke trikoloreak seguru, datorren denboraldian ere.
Kalkulurik errazena, ordea, lanik zailena da zelaian. Cis­ne­ros hartuko du Hernanik Lan­daren, larunbatean arra­tsal­­de­ko 17:00etan hasita. Bosgarren sailkatua da talde madrildarra, eta puntu bakarrera dauka lau­garrena, Santboiana.

Enpate hirukoitza, alde
Bere esku dauka Hernanik, mai­­­lari eustea. Baina kinielak eginda izango dituzte dagoe­neko, emaitza po­sible guztien aurrean.
Horrela, berdinketa hiru­koi­­tzak bere alde izango li­tuz­kete trikoloreek. 35 edo 34 pun­turekin berdintzen badute Hernanik, Gernikak eta Pozue­lok, zuzenean salbatuko litza­teke talde hernaniarra.
Bi talderen arteko berdin­ketetan, berriz, bat irabazi eta bestea galduko luke Hernanik: Gernikarekin berdinduta, Her­na­ni egongo da aurretik, eta Pozuelorekin berdinduta, aldiz, atzetik.
Pozuelok galduta, Hernanik ezingo luke zuzenean jaitsi; ezta Gernika esku hutsik buel­tatuko balitz ere. Hortaz, na­hi­koa lukete trikoloreek, Po­zu­e­lo­ren po­rrota, eta Gernikaren pun­tu berdinak lortzea beraiek.

Beste biek, igandean
Baina alperrik begiratuko die, aurrez, besteen emaitzei Her­na­nik. Izan ere, biek jo­ka­tuko dute, trikoloreen emai­tza eza­gututa, igande eguer­dian ariko baitira, 12:30etan. Ordizia har­tuko du Pozuelok, eta Inde­pen­dienteren zelaian jokatuko du Gernikak.
Momentuz, atzetik dauzka biak Hernanik: Gernika 33 pun­­tu­re­kin, trikoloreak beza­la; eta Po­zuelo 30ekin. Eta atzetik iza­ten jarraitzea dute helburu. Bide zuzenena, garaipena. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!