Donostialdea-Bidasoa Behearen Paisaia Katalogoa osatzen ari da Eusko Jaurlaritza. Katalogo honen bitartez, lortu nahi da paisaia eremu hori kudeatzea, paisaiari buruz Europako Hitzarmenak dioena kontuan izanda.
Bertan, kontuan hartu nahi dira kalitatezko paisaiak, paisaia degradatuak, identitarioak, kulturalak, naturalak, nekazaritzakoak, hiritarrak...
Katalogo hori osatzeko, ordea, herritarren partehartzea bultzatu nahi da, eta hainbat bide jarri dira, horretarako.
Batetik, inkestak erantzun daitezke internet bidez: www.irekia.euskadi.eus. Bestetik, ondorengo foroetan hartu daiteke parte: gaur Lezon; maiatzaren 2an Donostian; eta maiatzaren 11n Urnietan; hiru kasuetan 18:00etatik 20:30etarako ordutegian egingo dira foroak.
Informazio gehiagorako: paisaia@euskadi.eus.