Auzo elkarteek zabalik dute epea, dirulaguntza eskatzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 28a, 02:00

Ireki da epea, auzo elkarteek dirulaguntzak eskatu ditzaten, auzoetan dinamikak martxan jartzeko eta auzolan egitas­moak martxan jartzeko. Ze­hazki, egitasmo horiek ga­ra­tze­­ko behar diren baliabide ma­­terialetarako laguntza eman­go du Udalak.
Apirilaren 21eko Gipuz­ko­a­ko Aldizkari Ofizialean argi­ta­ra­tu zituen Hernaniko Udalak deialdiaren oinarriak, eta 15 lan eguneko epea dago es­ka­e­rak egiteko.

Eskaerak, aurrez aurre edo internet bidez
Dirulaguntza eskaera egin dezakete, Auzo Elkarteen Udal Erregistroan inskribatuta dau­den elkarteek, egoitza edo jar­du­era esparrua Hernanin ko­ka­tua badute. Era berean, gutxienez 10 kide izan beharko dituzte.
Eskaerak udaletxeko Herri­ta­rren Harrera Zerbitzuan aur­keztu daitezke, 08:00etatik 14:00etara, edo zerbitzu tele­ma­tikoaren bidez, interne­ten,  www.hernani.eus webgunean.
Laguntza edo informazio gehiago eskatzeko, berriz, 943 57 54 31 telefonora deitu edo idatzi: mertxe-g@hernani.eus.

Eskaera orriak eta eranskinak, udaletxean
Dirulaguntza emateko, kon­tuan hartuko dira auzolanean parte hartzen duten au­zo­ki­deen partaidetza, kon­tuan hartuta sexua adina eta ja­torria; auzoko taldeekin elkar­lanean aritzea; eta auzoan eragina edukitzea.
Eskaerak egiteko, berriz, aurkeztu behar dira eskaera orria, 5 eranskin, IFKren fotokopia eta erregistroan izena emanda dagoela ziurtatzen duen agiria.
Guztia eskuratzeko, sartu www.hernani.eus webean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!