Udako egonaldia eskatzeko epea, irekita

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 28a, 02:00

Menpekotasun egoeran dauden adinekoentzako udako aldi baterako egonaldia eskatzeko epea ireki du Foru Aldundiak. Egonaldi hori Hernaniko egoitzan izateko ez dago aukerarik, baina hernaniarrek inguruko egoitzetan eskatu dezakete lekua. Horretarako, Hernaniko gizarte langilearekin hartu behar da zita, eta berak emango dio behar duenari, jarraitu behar diren pausuen berri. Hiru epemuga jarri dituzte dokumentazioa aurkezteko: egonaldia uztailerako nahi dutenek, maiatzaren 13rako aurkeztu beharko dute eskaera; abuzturako nahi duenak, maiatzaren 31rako; eta iraileko egonaldietarako, ekainaren 10era arte dago epea. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!