Herri krosarekin hasiko da Elkartasun Eguna larunbatean, eta bertan izena emateko, mahaia jarriko dute gaur, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, Garin tabernaren parean. Helduak zein haurrak inskribatu ahal izango dira, eta dortsalaren truke borondatea besterik ez da eskatuko.