Tokiko Gobernuaren bilera egingo dute bihar, goizeko 08:15etan, alkatetzan. Besteak beste eztabaidatuko dira: AMHER eta Udalaren arteko hitzarmena, San Joanetako egitaraua eta aurrekontua, kultur programa eta jardueretako eta auzo-elkarteentzat 2016ko dirulaguntzak.