Liburua argitaratzeko, laguntzaile bila

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 28a, 02:00

Dobera Euskara  Elkarteak berehala argitaratuko du Ipuin Faktoria bildumako hirugarren ipuina. Oraingo honetan, Armenia herriko ipuina izango da, eta bi hizkuntzatan idatzita egongo da: jatorrizko hizkuntzan, armenieraz, baita euskeraz ere. 

Laguntza bila
Argitaratu ahal izateko, Dobe­ra Euskara Elkartea lagun­tzaile bila dabil. Lagun­du nahi izanez gero, 30 euro ordaindu beharko da. 
Aportazio hau egiten duenak aukera paregabea izango du: bere izena eta mezua ipuinaren aurreneko orrian jarri ahal izango du, baita ale bat eskuratu ere. 
Erakunde edo enpresek ere lagundu dezakete: 600 euroren truke, bere logoa ipuinaren kontrazalean ager­tuko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!