Country kontzertua, denboraldia ixteko

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 27a, 02:00

Txotx denboraldia bukatzear da Hernaniko sagardotegi gehienetan, eta hori ospatzeko, gau berezia prestatu dute Iparragirre sagardotegian. Aurtengo sagardoa eta sagardotegiko ohiko menua edo menu begetarianoa jateaz gain, Whiskey Dick Texasko Country taldearekin gozatu ahal izango dute bertaratzen direnek. Bertan, beraien bosgarren diskoaren aurkezpena egingo dute, zuzenean. Bertaratu nahi duenak, aurretik erreserba egin beharko du: 943 55 03 28. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!