Ainara Ortegarentzat, errugbiko partidurako sarrera bikoitza

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 27a, 02:00

Zozketa berria egin du Dobera Euskara Elkarteak bere bazkideen artean. Oraingoan errugbia ikustera joateko sarrera bikoitza zozketatu du, eta Ainara Ortega Barrenetxea izan da sariduna. Larunbatean izango da partidua, arratsaldeko 17:00etan, Cisnerosen aurka. Partidu garrantzitsua du aurretik Hernanik, Ligan mantentzea baitu jokoan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!