Hirugarren urtez, Argazki lehiaketa antolatu du aurten ere Txantxangorri elkarteak, eta sariak banatu zituen aurrekoan: aurreneko saria Xabier Arnaizentzat izan zen; bigarrena, Maria Aguirrerentzat; eta hirugarrena, Luis Mari Urdanpilletarentzat. Joseba Mujika lehendakariak banatu zituen.