Bazkideen urteko batzarra egin zuen Orona Konpainiak aurreko ostiralean, Galarretako Orona Ideo eraikinean. Bertan, bazkideek 2015eko ekitaldiko urteko kontuak onartu zituzten.
611 milioi euroko sarrerak Konpainiaren arduradunek jakinarazi zutenez, «kooperatibak 111 milioi euroko ustiapen-irabazi gordinarekin itxi du urtea, hau da, %15,63ko hazkundea izan du aurreko ekitaldiarekin alderatuta». Gainera, 2015ean Oronako salmentak ere hobetu ziren: 611 milioi euroko diru-sarrerak izan dituzte, aurreko urtean baino %5,71 gehiago.
Beste zifrek ere gora
Enplegu-zifren berri ere eman zuten: 4498 langile dira gaur egun, 2014ean baino 165 gehiago. Gainera, 37 milioi euroko inbertsioetara eman da, eta bere salmenten %2a eman du 2015eko berrikuntzetarako.
Krisiaren ostean, indartuta
Xabier Mutuaberria zuzendari nagusiak Oronaren garai ona aitortu zuen bere hitzaldian: «Orona indartu egin da krisi globalaren garai honen ostean: emaitza onak izan ditu, eta enplegua sortzen ari da».