Atzo hasi zuen Mariezcurrena enpresak Karabel auzoa urbanizatzeko lanen aurreneko fasea. Lanek 2016ko azarora arte irautea espero du Udalak.
Bi helburu
Obra honen garrantzia nabarmendu nahi izan du Udalak. Izan ere, urbanizazio lanek bi helburu dituzte. Alde batetik, «auzoa uholde arriskutik babestea. Horretarako, lezoi bat eta uholde tanga eraikiko ditu». Eta bestetik, «etxebizitza berrien ingurunea urbanizatzea. Horretarako bi ekintza egingo dituzte: Oleta kalearen berrurbanizatzeko lanak eta trenbidearen parean doan errepide zati berri baten eraikuntza, etxe berrietako garajeetarako sarrera ahalbidetzeko.
Trafiko aldaketa txikiak
Lanak iraun bitartean, Karabel kalearen trafikoa bi norabidekoa izango dela jakinarazi du Udalak. Bestalde, dioenez, «Aingura kalea eta ibaiaren artean dagoen aparlekuaren irisgarritasuna zein Zubiperako sarreraren irisgarritasuna bermatuko ditu lanen ardura hartu duen enpresak».