Patchwork lanak ikusgai, bihartik igandera

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 27a, 02:00

Astigarragako Patchwork taldeak erakusketa jarriko du bihartik igandera bitartean, bi urtean behin egiten duen moduan. Taldekideek hainbat teknika erabilita oihal zatiekin egin dituzten lanak ikusi ahal izango dira, eta ikusleen artean ohe-estaldi bat ere zozketatuko dute. Erakusketa kultur etxean ikusi ahal izango da, bihar eta etzi 16:00etatik 20:00etara, eta larunbat eta igandean, 11:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!