Osasunaz eta errausketaz, udal ordezkariekin

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 27a, 02:00

Urteak daramazki Erraus­ke­ta eta Osasuna Ikerketa Tal­deak errausketak osasunean sortzen dituen kalteen ingu­ruan nazioartean egin diren hain­­bat ikerketa eta lan zien­tifiko biltzen. 
Ondorioak eskuetan ditu jada, eta ondorio larri horiei buruz hitz egiteko, Gipuzkoako era­kun­deetako ordezkariekin biltzen ari da orain. Erronda horren baitan, Hernaniko Alkate Luis Intxauspe eta Mattin Aldaia ingurumen zinegotziarekin bildu zen herenegun, Maialen Berridi ikerketa taldeko kidea. 
Berridik jakinarazi zienez: «Nazioarteko hainbat era­kunde prestijiotsu eta adituen iker­ketak dira, ez gure buru­ta­zio hutsak». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!