«Hesi guztien azpitik, Elkartasuna horma guztien gainetik» lelopean, Elkartasun Eguna egingo dute larunbat honetan Hernanin. Goizetik hasi eta arratsaldera arte ekintza mordoa antolatu dituzte, presoen eskubideen alde.
Herri krosa, hasteko
Egitarauaren arabera, goizeko 10:00etan izango da aurreneko ekintza, herri krosa, hain zuzen. Haurrek zein helduek parte-hartu ahal izango dute: Plazatik abiatuta, 5 kilometro egingo dituzte helduek; eta Kaxkotik buelta, haurrek.
Lasterketan izena emateko, mahaia jarriko dute bihar, 18:00etatik 20:00etara, Garin tabernaren parean. Dortsala jaso ahal izateko, ez dute preziorik zehaztu, eta bakoitzak borondatea eman dezake. Egunean bertan ere inskribatzeko aukera izango da, baina antolatzaileek jendea animatu nahi dute «lehenbailehen izena ematera».
Bazkaltzeko, babarrunak
Herri krosaren ondoren, desafiyua egingo dute hainbat herrietako taldeek kale nagusian zehar. Eta ondoren, indarrak hartzeko Babarrun jatia antolatu dute. Bertan bazkaltzeko txartela aurrez erosi behar izango da Garin, Aker edo Txilin. Txartel arruntak 15 euroko kostua du, langabetuek 12 euro ordainduko dituzte, eta umeek 8 euro.
Bazkalostea dantzariek, bertsolariek, mota guztietako jolasek... girotuko dute. Eta eguna bukatzeko, manifestazioa egingo dute Preso eta iheslariak etxera! eskatzeko.
EGITARAUA
10:00 Herri krosa. Gudarien plazatik.
11:00 Desafiyua kale nagusian. Donostia, Astigarraga, Ergobi, Elorrio, Iruñea, Algorta eta Hernani.
14:30 Babarrun jatia.
16:00 Bazkalostean: dantzariak, bertsolariak, jolasak...
19:00 Manifa. Preso eta iheslariak etxera!