Urnietaren kontrako partiduan bikain aritu ziren moreak, baina 0 eta 1 galdu zuten, azken minutuan. Aurreneko zatian hobeto ibili ziren urnietarrak, baina bigarrenean, golerako nahikoa aukera sortu zituzten astigartarrek. Batetik, Goxuk areaz kanpoko jaurtiketa bortiz bat bat egin zuen, baina atezainak gelditzea lortu zuen. Bestetik, Oierrek eta Ivanek ere beste hiru aukera sortu zituzten, baina ez zuten zorterik izan. Azkenean, partidua bukatzeko minutu baten faltan, penalti bati esker egin zuen gola Urnietak, astigartarrak erantzuteko batere aukerarik gabe utzita. Asteburu honetan, Rotetaren aurka, sailkapeneko seigarren postua berreskuratzen saiatuko dira moreak.