«EH Bilduren kudeaketari esker, Udalaren zorra %62an jaitsi da»

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 27a, 02:00

Prentsa ohar bidez, EH Bil­duk azaldu du jakin berri du­e­la zein den 2015eko au­rre­kon­tuaren likidazioa, eta «Uda­laren egoera osasuntsua de­la berretsi» dela.
Era berean, «Udalak 2016ko aurrekontuari 1.518.674 euro gehitzeko ahalmena izango duela ere argitu» duela azaldu du EH Bilduk, eta hainbat proposamen egin ditu.

«4 urteetan zerbitzuak eta dirulaguntza bultzatu ditugu»
Egindako lanari esker zorra gutxitu dela azaldu du EH Bilduk. «EH Bilduren kudea­ke­tari esker, 4 urteetan, Uda­la­ren zorra 915.000 euroko ko­pu­ruan jaitsi da (-%62). Uda­lean sartu ginenean zorra ia 1.475.000 eurokoa bazen, ir­te­te­rakoan 560.000 eurokoa, as­paldian izan den zenbateko baxuena. 4 urteetan zerbi­tzu­ak eta dirulaguntzak bultzatu (es­kola eta haurreskola haun­diago eta hobeagoak, alo­kairu sozialaren programa mar­txan jartzea...) ditugu, baina beti Udal baliabideen ku­deaketa zuhurrean oina­rri­tuz eta murrizketa ba­ka­rrak zorraren zenbatekoari aplikatuz».

«Haurreskola osoa udal jabegokoa izango den 800m2ko lokalera pasatzea da helburua»
Aurrekontuari 1.518.674 euro gehitu ahal izango zaiz­kionez, hainbat proposamen egin ditu EH Bilduk, «herriko zerbitzuak hobetzen joateko helburuari leial».
Batetik, «behin betiko haurreskola egokitzea. Hau­rres­kolako beharrak lokal ba­ka­rrean asetzeko gutxienez 600m2ko lokala beharko dela aurreikusten da eta herriko gainontzeko eremuan horre­lako lokalik eskuragarri ez dagoenez, ezinbestekoa da Udalarena izango den 800m2ko lokal hau egokitzea behin betiko haurreskola duin eta egokia izateko. Da­go­e­­neko Urumea Berrin erai­kitzen ari den eraikinean ko­katuko litzateke lokala». Ho­rre­tarako, 1.518.674 euroko ge­ra­kinetik «erdia hau­rres­ko­la­ra bideratzea» eskatu du EH Bil­duk, «750.000 euro».
Gainontzeko dirua beste bi pro­posamenetara bide­ra­tze­ko ere eskatu du EH Bilduk. «Herri bideak konpontzen has­teko 150.000 euro, eta bes­te 300.000 euro brigada­ren­tza­ko lokal berri bat esku­ra­tze­ko. Ez da nahikoa izango, baina soluzioa emateko urra­tsak ematen hasi behar dugu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!