Iruñeako Alde Zaharreko Erraldoi eta Buruhaundien konpartsak alaitu zituen Astigarragako kaleak, igandean. Tamaina guztietako erraldoiak eta kilikiak ibili ziren dantzan, dultzainero eta txistularien doinuekin. Asko izan ziren bisitariak ezagutzera ausartu zirenak, tamaina aldetik aldea nabaria bazen ere!