Duela bi aste jokatu zen Vianan Duatloiko distantzia luzeko Nafarroako txapelketa, eta ohi bezala, Ibai Alba fin ibili zen. 10,1 kilometro korrika, 44 km bizikletan eta beste 5 korrika egin ondoren, txapelketako aurreneko postuan geratu zen Alba. Gainera, Nafarroako txapeldun ere izanzen, Nafarroako Federazioan baitago federatuta.