Erakusketa ibiltaria, Hernanin bihar arte

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 26a, 02:00

Sagardo ibaiak, bizitza iturri erakusketa ikusgai dago asteazkenetik, eta bihar bisitatu ahal izango da Hernanin, azkeneko aldiz. Biteriko erakusketa aretoan jarri dute, eta arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara dago irekita. Gainera, egunero arratsaldeko 19:00etan bisita gidatuak egiten ditu Lourdes Odriozola Sagardoetxeko historialariak.
Bihar arte egongo da Hernanin, eta aurrerago, Astigarragan eta Usurbilen ere jarriko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!