‘Euskal literatura eta bizikidetza’ ikastaroa, larunbatean Urnietan

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 26a, 02:00

Buruntzaldeako Elkarbizi taldea 2016ko ikastaroetan murgilduta dabil, eta horren bueltan, bizikidetzaren inguruko ikastaro bat antolatu du hilabetero. Hernanin izan ziren aurrekoan, eta Urnietan egingo dute hurrena larunbat honetan. Euskal literatura eta bizikidetza izango dute hizpide.
Hitzaldi-ikastaroa debalde da, baina izena ematea ezinbestekoa da. Urnietan egingo den saiora joan nahi izanez gero, ostegunera arte dago apuntatzeko aukera: ganboiturri@gmail.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!