Ausa-Gaztelu eguneko bazkarian izena emateko aukera, gaur arte

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 26a, 02:00

Urtero bezala, Ausa-Gaztelu oroitzeko eguna antolatu du Hernani Errotzenek, eta beste zenbait taldek, iganderako, maiatzaren 1era­ko. 1200­ga­rren urtean Gaz­te­lak Euskal Herria zatitu zuen eguna da gogora ekarri nahi dutena, eta horretarako zenbait ekintza antolatu dituzte goizean zehar.

Bazkarian izena emateko: 943 55 60 11 edo euskalcountry9­@­gma­il.com

Mendi martxa eta bazkaria, ekintza nagusiak
Goizeko 09:00etan jarri dute zita Larraitzen, denak elkartu eta bertatik abiatuko dira Ausako gaztelura. Gaztelura iritsi eta ongietorria egingo diete, baita mezu bat irakurri ere. Ondoren, 14:30ak aldera, bazkaria egingo dute Zaldibin.
Bazkaltzen geratu nahi duenak, gaur arte du izena emateko aukera: 943 55 60 11 edo euskalcountry9­@­gma­il.com. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!