Dokumentala eta luntxa gaur, sagardoaren kulturan murgiltzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 26a, 02:00

Sagardoa eta sagardotegien kulturak garrantzia nabar­mena dute Hernani eta inguruetan, hala nola Asti­ga­rragan. Eta kultura hori eta horren berezitasunak azaldu ditu Bego Zubia zuzendariak Sagardoa Bidegile doku­men­talean. 
Dokumentala Donostiako Zinemaldian aurkeztu zen, eta hainbat tokitan aurkeztu ondoren, Hernanin emango dute gaur, arratsaldeko 19:00­etan hasita, Biterin.

Solasaldia eta luntxa, ondoren
Dokumentala emango dute, lehenengo, eta ondoren, Bego Zubia zuzendariarekin solas­aldia egiteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Horrez gain, Gipuzkoako Sa­gar­dogileen Elkartearen es­ku­tik, sagardoa eta gazta mok­adutxoak dastatu ahal izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!