Udalekuetan izenematea, gaur arte

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 26a, 02:00

Udalak antolatzen dituen udaleku irekietan eta kirol udalekuetan izena emateko azkeneko eguna da gaur. Udaleku irekiak 3-10 urte bitarteko haurrentzat dago zuzendua eta ekainaren 29tik uztailaren 22ra arte luzatuko da; eta kirol udalekuak 11 eta 12 urtekoentzat da, eta astebete beranduago hasiko da. Izena emateko, herriko ikastetxeetara edota Udaleko Herritarren Harrera Zerbitzura jo behar da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!