Ehundaka lagun gogoz, dozenaka plater desberdin probatzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 25a, 02:00

Jaialdi gastronomikoa antolatu zuen atzo AMHER elkarteak; Atsegindegin azkenean, euripean hasi baitzen eguna. Eta herrialde askotako dozenaka plater eskainita, jendetza bildu zen bertan, probatzeko gogoz. Jaki gaziek zein gozoek, arrakasta haundia izan zuten hernaniarren artean. Eta festa borobiltzeko, Atsegindegin bertan eskaini zuen bere kontzertu berezia, Txistulari Bandak ere, doinu ederrak jarriz zapore goxoei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!