Film laburren lehiaketa martxan, Olinpiaden gala berezi baterako

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 25a, 02:00

Proba berezi bat antolatu dute, Hernaniko Gazte Olin­piaden barruan: Film La­bur lehia­ke­ta. Maiatzaren 12ra­ko entre­ga­tu behar dira lanak: xator­kei­tan@hotmail.com. Lan guztiak ikusteko, berriz, gau be­rezia an­tolatuko dute, maia­tzaren 26rako.

Binaka, gai bat
Taldeek, binaka, egokitu zaien gaia landu beharko dute: In­per­nuko Larroxak eta Ardi gal­du­ak taldeek, Sidreros go home gaia; Salda parranda ta gero eta Borboita­rrak, Barrendero baten goi­zeko istorioak; Konkis eta Apatxeak, Munizipalak sagar­do­te­gi gara­ian; Harrapazank eta Karako­linpikoak, Equipo de inves­tiga­cion: Zer dago Tilose­ta­ko kiosko azpian?; Izenik pe eta Hortzak Estutu, Parranda eta geroko makinak greban; Putreak eta Partido Bundista, Hernanin Lege Lehorra; Kon­fu­sioa eta Pelotoia, Psikologo bat gimna­sioan; Ardi ibili eta Auto­bus MaG2koa, Ekosen txiki-park bat ireki dute; Kamon Tutan Ka­mon eta Los chikos del Moritz, Rafak tranpak jarri ditu jardi­nean; Pabo Rangers eta Pizti Nago, Jeke batek Her­naniko kiro­letan inbertitu du; eta Bato­rrela eta Bru­gal­kaba, Peñako bokatak minutu batean.

Hainbat arau
Filmak egiteko arauak ere jarri dituzte. Besteak beste, gehie­nez ere 3 minutu eta 30 se­gun­du­ko­ak izatea; sarrera (lehoia, Pixar, ilargian arran­tzan...) izen­bu­rua, istorioa eta amaie­ra­ko kre­dituak izatea; eus­ke­raz egin­dako lanak iza­tea; eta kali­ta­tezkoak izatea, iru­dia­ren eta soinuaren alde­tik (hori­zon­­ta­lak, 1080p 720p kalitatean).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!