Bereziartuak eta Petritegik jokatuko dute finala

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 25a, 02:00

Majo sufrituta batzuk eta na­gusitasunez besteak, Sagardo Txapelketaren finalean dira Uterga eta Aizpuru III, batetik, eta Segurola eta Endika, beste­tik. Horrela, beraz, Bereziartua eta Petritegi sagardotegiak ari­ko dira finalean, hu­rrenez hu­rren. Larunbat honetan izango da hori, 16:00etan Galarretan.

Ezin emozio haundiagoa, aurreneko semifinalean
Herenegun jokatu ziren bi se­mifinalak, baina oso desber­di­nak izan ziren biak. Aurrene­koan, faborito ziren Uterga eta Aizpuru III, baina gauzak oso zail jarri zizkieten Ezkurra IIk eta Larrañagak. Faboritoek tar­te txiki bat ireki zuten hasie­ratik, 4-5 tantokoa, baina bu­kaera aldera etorri zitzaizkien gainera, 39na berdintzeraino, Ezkurra IIren partidu bikai­na­rekin. Eta sorpresa emateko zorian egon ziren, baina txapa behera egin zion ihes pelotak, Larrañagari (40-39).

Bigarrenean, ezustekoa
Ezustekoa ematea lortu zute­nak, Segurola eta Endika izan ziren, bigarren semifinalean. Urriza jokoz kanpo utzi eta Labakari atzean lan haundia emanda, alde haundiarekin nagusitu ziren (40-25).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!