Lea Ibarra eta Olgetan, Hernanin gaur

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 24a, 02:00

Bueltan izango da gaur, Hernaniko frontoian, Berria Txapelketa. Prebietako hirugarren kanporaketa jokatuko da, 11:00etan hasita. Eta aurrez aurre, bi talde bizkaitar: Munitibarko Lea Ibarra, eta Oroz­koko Olgetan. Lea Ibarra izango da faborito, senior mailan esperien­tzia haundiko bikotea duela, eta jubeniletan Zezeaga fitxatuta, kategoriako atzelari onenetakoa; kadete mailan dago parekatuagoa partidua. Hauek dira protagonistak (Lea Ibarra/Olgetan): kadeteetan, Albizu-Anitua/Orue-Barbara; jubeniletan, Kortazar-Zezeaga/Iriondo-Apodaka; eta nagusietan, Uriona-Jaio/Urretxu-Pagaza.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!