«Nakatamala, pakorak eta plof pixka bat, mesedez; eta edateko, matea»

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 24a, 02:00

Munduko hamaika txokotara bidaiatuko du gaur, herna­nia­rren dastamenak. Beste urte batez, 2004an hasi zutenetik, jaialdi gastronomikoa anto­la­tu du AMHER elkarteak, eta 21 herrialdetako jakiak dasta­tze­ko aukera izango da bertan.
Plaza Berrin jarriko dituzte postuak, eguerdiko 12:00etatik aurrera; eguraldi txarra egiten badu, berriz, Atsegindegiko es­talpera mugituko dituzte.

Kutixi gazi-gozoak, aukeran
Mota guztietako kutixi gaziak eta gozoak izango dituzte au­keran, bertaratzen direnek.
Horrela, Argentinako pas­ta­­flora, matea edo esne-gozoak eskainiko dituzte; Boliviako txarkea; Honduraseko naka­ta­mala; Errusiako txeburekia; Cachemirako pakorak; Uzbe­kis­tango plofa (paella tipi­koa); Irlandako artzai pastelak; Txi­leko piñu enpanadak...
Eta gainera, nahi dutenek, errezetak lortzeko aukera ere izan­go dute bertan.

Haurrentzako tailerra, Santa Barbara elkartean
Haur eta gaztetxoentzat, be­rriz, tailerra emango dute Santa Barbara elkartean, Iturriaga kalean, 10:00etan. Ogi arabia­rra eta roskillak egiten ikasiko dute bertan. Guztiei luzatu die­te gonbitea, bertaratzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!