«Nahiko genuke Hernanik ere, herritarrei galdetzea hondakinez»

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 24a, 02:00

Bere poza azaleratu nahi izan du Hernaniko PSE-EEk, «beste herri batzuetan hondakin bilketa sistema bozkatu dutelako». Eta nabarmendu nahi izan du, aurreko igandean Astigarragan izan zen «emai­tza haundia», non 2.769 lagunek eman zuten botoa; horietako 1.640 edukiontzien sistemaren alde, eta 1.109 atez atekoaren alde.
Horregatik, astigartarrak zoriondu nahi dituzte Her­na­niko sozialistek, «demokrazia partehartzailearen demostrazio horrengatik; gure herrian Bilduk onartzen ez duena. Guk pasa den urrian eskatu ge­ni­on Udalari, horrelako kontsulta bat egitea, elkarlanean ari­tzeko prest azalduta. Baina Gobernu Taldeko alderdiek ez zuten babestu: EH Bildu kontra azaldu zen, eta Orain Her­nani abstenitu», gogorarazi du PSE-EEk.

«Borondate politikoa da  traba bakarra, herritarrei galdetu ahal izateko»
Edozein kasutan, bozketa egin dadin eskatzen jarraituko du­tela nabarmendu dute, «herritarrei hitza emateko».
Ricardo Crespo bozeramaileak, gaineratu du: «nahiko ge­nuke Hernani izatea, berandu baino lehen, herritarrei hon­dakinen bilketari buruz galdetuko dien herrietako bat; Usur­bil, Bergara, Eskoria­tza, Are­txa­baleta, Legazpi, Ordizia eta Astigarraga bezala. Horie­tan erakutsi dute, borondate politikoa dela traba bakarra, herritarrei galdetu ahal izateko». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!