Ipuinak kontatu zizkioten elkarri, etxeko txikienek

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 16a, 02:00

Hans Christian Andersenen omenez, irakurketa publikoa egin zuten atzo Herri Eskolako ikasle, irakasle eta gurasoek. Goiza hasteko, haurrak binaka banatu eta zaharrenak gazteenari beraiek prestatutako ipuinak kontatu zizkion. Ondoren, hainbat jolas egin zituzten, eta bukatzeko, zenbait haurrek beraien gurasoekin liburu ezagunak irakurri zituzten ikaskideentzat. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!