Berrogeitik gora bazkide bildu ziren Ur Mia elkartean, lehengo igandean egin zen urteko batzarrean.
Urteko diru kontuak eta ekintzak aipatu zituzten, eta bi berrikuntza onartu zituzten, besteak beste: zuzendaritza berria, eta bazkide bakoitzak konfiantzazko pertsona izendatzeko aukera izatea.
Zuzendaritzan, talde berria
Ur Miako bazkideak 12 lagun inguruko lau taldetan daude banatuta, eta zuzendaritzako ardura talde horietako batek izaten du. Bi urtean behin aldatzen da, eta azken batzarrean onartu zen datozen bi urtetarako talde berria.
Karguak ez dituzte zehaztu oraindik, eta aurrerago jakinaraziko dituzte.
Bazkideen konfiantzazko pertsonaren figura, berria
Beste berrikuntza nabarmenena izan zen figura berri bat sortzea: bazkide bakoitzak izendatu dezakeen konfiantzazko pertsonarena. Izendapen hori lortzen dutenei bazkidearen giltza utzi ahal izango zaie, bazkidea elkartean ez dagoenetan, elkartea erabiltzeko aukera izan dezaten.
Horretarako, ordea, ondorengo baldintzetako bat bete beharko da: bazkidearen bikotea izatea (bikote harremana edonolakoa dela ere), bazkidearen familiakoa edo etxe berekoa izatea, edo, aurreko baldintzak betetzen ez diren kasuetan, ez izatea bazkide potentziala (bazkide bihurtzeko aukera duena).
Honen helburua da «elkartearen erabilera haundi–tzea eta erabilera malgutzea», elkarteko kideek azaldutakoaren arabera.
Urteurreneko bazkarirako izenematea zabalik
Bestalde, jakinarazai dute urteurreneko bazkaria maiatzaren 7an izango dela, eta izenematea ireki dela.