‘Lorategian’ gaur, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 23a, 02:00

Txikienentzako antzerki sa­ioa eskainiko dute gaur, Bite­rin. Hain justu, 1 eta 3 urte bi­tarteko haurrei zuzendutako antzezlana izango da ikusgai: Lora­te­gian.
Eguerdiko 12:00etan hasi­ko da emanaldia, baina sarre­rak aurrez erosi dai­tez­ke. Bi­te­rin daude salgai, 2,7 eu­roan.
Antzezlana, mundu osoan zehar eskaini dute, eta 1.000 saio baino gehiago izan ditu.

Irudien munduan barrena, bidaia bat
Lorategian ametsetan jarrita dagoen emakume bat izango du ardatz antzezlanak. Gizon bat etorriko da, eta bidaia bat egitera gonbidatuko du; iru­di­e­n munduan barrena bidaia bat. Horrela, bien artean jaso­ko dute, arbolen artean dago­en oihala; eta orrialde zuri bi­la­katuko da oihal hori, iru­di­ak sortu eta aldatzeko orrial­de bat. Azken finean, jolas egi­teko eta emozioak azal­tze­ko leku bihurtuko da oihala. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!