Marokoko afaria eta musika, gaurko plana

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 23a, 02:00

Egun batez, Marokoko kultu­ran eta gastronomian mur­gil­tzea izango da gaurko plana, Kontrakantxa gaztetxean. Izan ere, arratsaldeko 18:00etan hasi eta gaueko 23:00ak arte, Marokoko afariaz eta musikaz gozatzeko aukera izango da.
Kuskusa, zopa eta pintxoak izango dira menua, eta zuze­neko danborren perkusioak jarriko dio marokoar estiloko giroa zitari.

Txartelak salgai, tabernetan
Afarirako txartelak, dagoe­neko salgai daude, 5 euroan: Aker, Anboto eta Garin taber­ne­tan, edo 631 404 963 tele­fo­nora deituta. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!