Jazz kontzertu berezia gaur, Atsegindegin

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 23a, 02:00

Berezia izango da Hernaniko Musika Bandaren kontzertua gaur, Atsegindegin. Jazz saioa eskainiko dute, eta horreta­ra­ko, goi mailako hiru gonbi­da­tu izango dituzte lagun: Aina­ra Ortega abeslaria, Satxa Soriazu piano jolea, eta Kike Arza kontrabaxu jolea.

Hamabi abestiko saioa
Arratsaldeko 19:30etan ha­si­ko da emanaldia, Atsegin­de­giko estalpean. Roberto Pa­checo­ren zuzendari­tzapean ariko dira Musika Banda eta hiru gonbidatuak, eta guztira, ha­ma­bi abesti eskainiko diz­kie­te, bertaratzen direnei: Benny goodman: the king of swing piezarekin hasiko dute kon­tzertua, eta Bésame mucho abestiarekin bukatu. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!