Garaipenarena behar, jaitsierari ateak ez ixteko

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 23a, 02:00

Azkenaurreko partidua, az­ke­naurreko aukera du Her­na­nik, datorren urtean Oho­rezko Mailan jokatzeko pausu ga­rrantzitsua emateko. Or­di­zia izango dute aurkari tri­ko­lo­re­ek, talde aski ezaguna. Arra­tsaldeko 16:30etan, Altamiran. 
Partidu berezia izaten da urtero Ordiziaren kontrakoa, derbi kutsua izaten duelako. Baina azkenekoetan, bereziaz gain garrantzitsua ere ari da izaten. Izan ere, joan den ur­tean klabea izan zen Hernani salbatzeko; eta aurten ere, hala izango da.

Arnasa, azken garaipenak
Hernani hamargarren dijoa sail­­kapen nagusian, mo­men­tuz, salbazioa ematen dion pos­­tuan. Orain bi aste etxean Alcoben­da­sen kontra jokatu­tako partidua klabea izan zen, arnasa har­tze­ko. Gainera,  VRAC­ek irabazi egin zuen Ger­nikaren kontra, eta porrotak salbaziorako lehian sar­tu zuen berriz ere talde biz­kai­tarra. Ger­nika azkenau­rre­ko pos­tuan dijoa orain, eta pun­tu­tan Her­nanirekin ber­din­duta da­go, 28­na. Azken postuan be­rriz, Pozuelo dijoa, 26rekin. Talde madrildarrak ezustekoa eman zuen joan den astean, Sant­boi­a­na­ren kontra ira­bazita. Beraz, lehia bizi-bizia dute sail­kape­ne­ko azken postue­tan. Liga orain bu­ka­tuko ba­litz, Hernanik lortu­ko luke salbazioa; Gernikak Play Offa jokatuko luke; eta Pozuelo mailaz jaitsiko litzateke.

Zaleen babesa
Gaurko partiduan, hernania­rren b­a­besa behar-beha­rrez­koa izango du­te trikoloreek. Balkoietarako bande­ro­lak ere jarri dituzte salgai, 10 euroan: Txili, Zintzarri, Oindi, Kixkal, Tri­pon­tzi eta Landaren. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!