Ereñotzuarrek jada hasi dute aurtengo San Antonioak prestatzen hasteko prozesua. Atzo bilera irekia egin zuten, eta kartel lehiaketa ere martxan da.
Proposamenak, maiatzaren 13ra arte
San Antonioak iragartzeko kartela egiteko proposamenak jasotzen ari dira, eta maiatzaren 13ra arte aurkeztu ahal izango dira kultur etxean. Edonork egin dezake proposamena, baina zenbait baldintza errespetatu beharko dira: lanek 12 cm-ko zabalera eta 32 cm-ko altuera izatea; paperezko formatuan edo formatu digitalean aurkeztea; koloretan eta edozein modalitate artistikotan. Horrez gain, San Antonio Jaiak 2016, Ereñotzu hitzak agertu behar dira.